Details
Igoera : 1/ Klein Matterhorn (3820 m) teleferikoaren bukaeratik, zuzen segi S norabidearekin 600m inguru eta gero eskerretara hartu, E norabidean Breithornpass (3824m) ingurura. Breithorn en hegoaldean aurkitzen diren arkaitzezko islatara jeitsi eta 3700m duen puntura iritsi. E norabidean gurutzatu Cesare eta Georgio Rossi-ren Bivouac-a aurekitzen den arkaitzen azpitik eta Schwarztor (3731 m) runtz igo malda erraz batzuetatik, Roccia Nera eta Pollux bitartean (2h Klein Matterhorn etik).
2/ Guide de Ayas aterpetik (3425m). St Jacques etik aterperainoko 1700m tako igoera pista batetik egiten da Vera (2382m) raino - Taxi-jeep bat hartzeko aukera dago- eta gero morrenan doan sendatxo batetik Mezalama aterperaino. Gero, bidea ondo adierazita dago aterperaino (glaziarraren mihia gurutzatzen da eta bideko azken zatia sokaz ekipaturik dago). Igoera polita, inguru aldakor eta basati batean. Aterpetik, Glaziar de vera-ren aldapa erraz eta grieta gutxidunak igo NE norabidean Col di Verra /Zwillingsjoch (3848m)-ra iristeko, Castor eta Pollux-en tartean.
Aukera 1 : joan etorrian egiteko Pollux en SW arista].
Col di Verra ra iritsi baino lenago, Castor en SW aurpegia igotzen hasi, eskuinetara. Zuzen igo, rimayara iritsi arte, zein gailurreko arista baino 20-30m lehenago dagoen. Aristara iritsi, eta gero berau egin gailurrera iristeko. Arista oso zorrotza da.
Jeitsiera Ibilbide berdinetik.
Emandako desnibela, St Jacques etik igo eskero egindako desnible guztia da. Aterpetik hasitako ibilbidea, motza da eta zailtasunak azkenengo 300m tan aurkitzen dira. Edurra izan ezkero ibilbide guztian, ibilbidea F bezela akotatu daiteke. Izotza aurkitu ezkero berriz, puntu batzuetan paso delikatuak aurkitu daitezke. Azkenengo arista, oso zorrotza da, eta zaila izan daiteke.
Rimayaren ondoren, aldapa motz malkartxu bat, eta ondoren arista zorrotza gailurrera iristeko.
Nola iritsi : Klein Matterhorn-etik iristeko, oso ohikoa da aurreko egunean Breithorn] egitea.

The text and images in this page are available
under a Creative Commons CC-by-sa licence.

Download the Whympr App to view this route in 3D.
- Route search (100 000)
- Community returns
- Weather forecast
- Avalanche bulletin
- Race book
- Creation of tracks
- Topographic map (including IGN)







