Pollux - W aurpegia - Pollux - Valais E - Pennine Alps E - Switzerland
Min / max altitude3400m / 4092m
Main facingW
Route typeLoop
Glacier gear required
Snowboarding possible
GearOn n'en a pas strictement besoin, mais un deuxième piolet peut s'avérer intéressant pour donner confiance a quelqu'un sans expérience.
Source

Details

Igoera :

Klein Matterhorn (3820 m) teleferikoaren bukaeratik,

Klein Matterhorn (3820 m) teleferikoaren bukaeratik, zuzen segi S norabidearekin 600m inguru eta gero eskerretara hartu, E norabidean Breithornpass (3824m) ingurura. Breithorn en hegoaldean aurkitzen diren arkaitzezko islatara jeitsi eta 3700m duen puntura iritsi. E norabidean gurutzatu Cesare eta Georgio Rossi-ren Bivouac-a aurekitzen den arkaitzen azpitik eta Schwarztor (3731 m) runtz igo malda erraz batzuetatik, Roccia Nera eta Pollux bitartean (2h Klein Matterhorn etik).

Guide de Ayas aterpetik (3425m)

St Jacques etik aterperainoko 1700m tako igoera pista batetik egiten da Vera (2382m) raino - Taxi-jeep bat hartzeko aukera dago- eta gero morrenan doan sendatxo batetik Mezalama aterperaino. Gero, bidea ondo adierazita dago aterperaino (glaziarraren mihia gurutzatzen da eta bideko azken zatia sokaz ekipaturik dago). Igoera polita, inguru aldakor eta basati batean. Aterpetik, Glaziar de vera-ren aldapa erraz eta grieta gutxidunak igo NE norabidean Col di Verra /Zwillingsjoch (3848m)-ra iristeko, Castor eta Pollux-en tartean. Col era iritsi aurretik, N norabidean dagoen aldapa bat igo, NE aristaren azpialdera iristeko (3793m), zein inguratu egiten dugun W aurpegira iristeko.

Bertatik, W norabideko edurrezko aldapa igo, zeinetan 40°-50° inguruko malda aurkitu genezakeen, plataformara iritsi arte, non amabirgina aurkitu genezakeen. Bertatik, gaillurrera erreza den arista geratzen da.

Jeitsiera

SE arista jeitsi, kontrako norabidean. Hasieran edur-izotzezko zati bat, eta gero arkaitzezko arista bat, zati batzuetan zaila dena edurra edo izotza aurkitu ezkero (II). Gero, senderotxo batera iritsiko gara eta bukatzeko, Pollux eta Castor sakabanatzen duen muinera iritsiko gara.

Altitudeko esfortzuak teleferiko igoera azkar baten ondoren (ia 4000m tara), aklimtazio gabeko pertsonentzat gogorra izan daiteke.

Breithornpass eta Klein Matterhorn bitarteko zapalak, 2km zabalera du, eta eguraldi txarrarekin, bidea galdu eskero, norabide egokia aurkitzeko arazoak eman ditzake.

Arazo haundiena, gailurrera iristeko erraztasuna da. Bertara, esperientzia gabeko eta aklimatazio egokia ez duten gendea animatzen bait da.

Bertako grietak, beste edozein lekutako grietak besteko arriskutsuak dira.

Creative Commons logo

The text and images in this page are available
under a Creative Commons CC-by-sa licence.

download-card-background

Download the Whympr App to view this route in 3D.

  • Route search (100 000)
  • Community returns
  • Weather forecast
  • Avalanche bulletin
  • Race book
  • Creation of tracks
  • Topographic map (including IGN)